
San Juan plazan, argiak
Atzo arratsaldean piztu zituzten Irunen Gabonetako argiak. Aurreko urteetan ez bezala, hiriko auzo gehienetara zabaldu dute argiteria, Gabon giroa Irun osoan nabari dadin, eta aldi betean erosketak egiteko erakargarria izan daitezen auzo guztiak. Denera 63.000 euro inguruko aurrekontua du argiteriak, eta aurten argi guztiak kontsumo txikikoak izango dira, LED erakoak.