Larunbatean festa izango da Banakon, Damba taldearekin
admin
Bidasoa
Damba taldearen kontzertu bat
Damba taldeak kontzertua emango du larunbatean, hilak 14, Banako tabernan, 22:30etik aurrera. Zortzi musikarik osatzen dute taldea, Ipar zein Hego Euskal Herrikoak, eta estilo asko lantzen dituzte. Emaitza, musika dantzagarria da eta kontzertuetan nabaria da hori. Zuzeneko taldea da bereziki Damba, festarako aproposa.
Banakon, disko berriko abestiak joko dituzte, baita lehenagokoak ere. Durangoko Azokan aurkeztu zuen Damba taldeak Hautsi… eta izan zaitez zu disko berria eta ostiralean bertan joko dute, Plateruenan. Azokaren aurretik Berria egunkariko kazetari bat Dambako kideekin elkartu zen disko berriaz mintzatzeko (irakurri albistea).
Bigarren lana dute Dambakoek Hautsi… eta izan zaitez zu. Lehenengoan Aitziber Estangak abesten zuen eta bigarrenean beste ahots bat batu zaio, Estitxu Pinatxorena. Beste emakume batek, Miren Amuriza bertsolariak idatzi ditu letra gehienak.
Bi abeslari izateak indarra eman dio taldeari eta, bestela ere, doinu indartsuagoak landu dituztela aurreratu dute taldekideek. Hori konprobatzeko aukera izango da Hondarribian larunbat honetan, Banako tabernan 22:30ean emango duten kontzertuan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.