Gazteen udalbatzarra ostiralean egingo dute Irunen, gizarte gaiekin
Ostiralean 12:00etatik aurrera, urtero bezala gazteen udalbatzarra egingo dute udaletxean. Aurten, Erain eta San Vicente Paul ikastetxeetako ikasleak izango dira Udalbatzako kide, eta aurretik ikasgeletan egindako lanaren berri emango dute gai bati lotuta nagusiki: giza eskubideak. Horren barruan arreta berezia jarriko dute emakumeen kontrako indarkerian, familia barruko indarkerian, eta teknologia berrien bitartez ematen ari diren indarkeria kasuetan.