Elkartasun salmenta gunea jarriko du Gurutze Gorriak Hendaian
Elkartasun keinuak egiteko garaia da Gabon aroa. Horregatik, urtero bezala, Gurutze Gorriak salmenta gune berezia jarriko du Merkatuko karrikan larunbatean egun osoz, 09:00etatik 17:00etara. Hendaiarrei agertzeko deia eskatu diote, eta ahal duten neurrian laguntzeko, jasotako dirua Telethon ekimenaren alde izango delako (Frantziako Estatu osoan egiten den ekimena da, beharra dutenei laguntzeko).