Bibliotekaren lehenengo solairua ostegunean irekiko dute
Manuel Lekuona bibliotekaren beheko zatia (gaur egun behin-behinean erabiltzen dena) eta lehen solairua (haurren atala) ostegun honetan, hilak 12, erabiltzeko moduan egongo dira. Hortaz, bibliotekara sartzeko ohiko atetik sartu ahal izango da, Donibane kaletik, alegia.
Helduei zuzendutako atala, aldiz, beheko solairuan eskainiko da. Bigarren solairuan egon ohi da helduena eta apal berrien zain daude oraindik.
Egindako lanen artean, igogailua jarri dute eta komunak moldatu dituzte. Udalak adierazi duenez, teilatua konpontzeko lanak “nahi baino gehiago” luzatu dira, “baina zerbitzu hobea eskaintzeko egindako lanak direnez, merezi” izan duela pentsatzen du.