
Urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik Pasaian erakusketa
Berriz ere iritsi da Pasaiara formatu txikiko artelanen erakusketa, 12 cm. 12 zentimetro luze eta zabal gehienez duten lanak hilaren 13tik (ostiraletik) urtarrilaren 12ra arte ikusi ahal izango dira San Pedroko Udal Aretoan. Jada erreferente bihurtu da herrialdean, eta kanpoan, erakusketa, besteak beste Hendaiara ere joango delako datorren urtean artelan txikien mostra.
Hilaren 13tik aurrera astelehenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Hilaren 21, 24, 25 eta 31n itxita egongo da, urtarrilaren 1, 5 eta 6an bezala. Pasaiako Udalak, Hendaiako Herriko Etxeak eta Begiradak ekimenak antolatu dute erakusketa, elkarlanean.