Odola emateko aukera izango da bihar
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko deia luzatu die herritarrei. Bihar izango da horretarako aukera, anbulatorioan, 18:00etatik 20:00ak bitarte. Emaile berriak behar direla gogorarazi dute elkartetik.
Urriko datuak ere eman ditu. Hala, urriaren 8an izandako odol erauzketan 47 emaile izan ziren eta lehenengo aldiz eman zutenak hiru.