Urtarrilaren 31 bitartean entregatu ahal izango dira Mariasun Landa Sarietarako idazlanak. Urtero moduan bi sari banatuko dituzte. Batetik, Emakumezkoen Begirada (emakumeek aurkeztutako lanetan onena) eta bestetik, Emakumezkoei Begirada (gainontzeko lan guztien artean). Bi kasuetan sariak 350 eurokoak izango dira. Bi irabazleen artean bat, gutxienez, euskaraz idatzitakoa izango da.
Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen du lehiaketa Berdintasun Kontseiluaren babesarekin, eta helburua gizarteko hainbat arloetan herriko emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena ezagutaraztea da: “Sari honen bidez, emakumeek egindako ekarpena ikusarazi nahi da, eta horrela, herri kronika osatu”.
Bi idazlan irabazleak
Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta inguruko hedabideetan ateratzen saiatuko dela ere aurreratu du Berdintasun Sailak.
Herritar guztiak, eta batez ere emakumeak animatu dituzte lehiaketa horretan parte hartzera.
Mariasun Landa Sarietako oinarriak.