Kalean da Juantxo Lasa 'Txikierdi'
Kalean da jada Juantxo Lasa Mitxelena Txikierdi oreretarra. Arratsaldean atera da Sevilla II espetxetik, hainbat kartzelatan 28 urte pasatu ondoren. Senideak eta lagunak zituen zain kanpoaldean, eta haiekin Euskal Herrira bueltan da. Kondena osoa betea zuen arren, 2012an 197/2006 doktrina ezarri zioten, eta horregatik zegoen oraindik atxilo. Urte horietan guztietan espetxe barruko hainbat borrokaldi egin ditu Lasak; azkena, 31 eguneko gose greba izan da, urriaren 28tik azaroaren 30ra.