La Salleko Anaiek Malvinetan egindako lana azalduko dute
Astelehenean hitzaldi bat egongo da Hondarribiko udaletxean: La Salleko Anaiek Malvinetan egiten duten lana. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta udaletxeko areto nagusian izango da. Proega gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du. GKE hori hirugarren munduan hezkuntza sustatzen egiten du lan, baita behar gehien duten herrietan garapen proiektuak bultzatzen ere.
Hitzaldian proiektu horretako bi kidek parte hartuko dute: Alejandro Bruni eta Sergio Franco.