Jai eguna, lanegun
Gaurko Konstituzio Egunean klase ofizialik izan ez arren, herri eskolak egin dituzte Errenteria-Oreretan. 10:30ean, gaztetxean bildu dira herriko zenbait ikastetxetako gazteak. Dokumental bat ikusi eta ondoren, horren gainean eztabaidatu dute.
Ondoren, Herriko Plazan elkarretaratzea egin dute Jai egun arrotzik ez, intsumisioa lelopean Ikasle Abertzaleak eta Ernaik deituta.