EAJ: "Alkateak plan estrategikoaren erabilera politikoa egin du"
Plan estrategikoa aurkeztu ondotik, PSE-EE kritiko agertu da udal gobernu taldearekin, eta baita EAJ ere. Maite Peña EAJko bozeramailearen iritziz, “Errenteriako kultura eta gizarte alorretako hainbat pertsonek egindako lan eta ekarpenak eskertzekoak dira, baina ez da bidezkoa udal gobernuak horiek beren probetxurako erabiltzea”. Zentzu horretan, gaineratu duenez, “Julen Mendoza alkateak plan estrategikoaren erabilpen politikoa” egin du.
Horrez gain, udal langileek plan estrategikoaren bilerara joatera “behartu” izana kritikatu du Peñak.
Azkenik, plan estrategikoa “akordio faltagatik” ez dela onartuko jakinarazi du EAJko bozeramaileak, “nahiz eta korporazio osoarena izateko helburuarekin sortu zen”. Eta gaineratu du: “Ondorioz, udal gobernuak bere esfortzu guztiak propaganda egitera eta plan estrategikoari legitimitatea kentzera bideratu ditu”.