Benin herrialdeari laguntzeko elkartasun azoka antolatu dute
Udal Ludoteka eta Gaztelekuek elkartasun azoka antolatu dute Afrikako Benin herrialdeko haurren alde. Zehazki, erabilita dauden artikuluak bilduko dituzte, eta gero, bigarren eskuko azoka batean salduko dituzte, eta bildutako dirua Beningo harrera etxera zuzenduko dute. Ekimen horretan ere parte hartu du Hondarribiko Saindua gaztelekuak ere.
Era berean, proiektu horrekin lortu nahi dutena da Beningo haur eta gazteak nola bizi diren, egiten duten lana eta dituzten ametsak ezagutzea.
Produktuak bi tokitan utzi ahal izango dira: Gaztelekuetan asteazkenetik larunbatera 17:30etik 20:30era (Gabierrotako pasealekua z/g eta Jose Maria Usandizaga 14ean daude), eta Gazte Informazio Bulegoan (Merkatuzarren dago), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.