Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek diru laguntzak eska ditzakete Pasaiako Udalean. Abenduaren 10era arteko epea dago eskaerak bideratzeko. Eskaera Gizarte Ekintzan lor daiteke (Euskadi Etorbidea, 27 behea) edota
Pasaiako Udaleko webgunean. Udaleko Berdintasun Arlotik jakinarazi dutenez, aurkeztu beharreko jardunen memoria eta dokumentazioa osatzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko zaio hala behar duen orori.