Elikadura eta nutrizioari buruzko ikastaroa emakumeentzat
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak antolatuta emakumeentzako elikadura eta nutrizioari buruzko ikastaroa emango du Trintxerpeko alkateordetzan Marilde Osa medikuak. Ikastaroaren helburua da emakumeek bere bizi zikloan zehar dituzten beharrei erreparatzea eta horiei elikadura eta nutrizioaren bidez nola erantzun dakieken erakustea. Ikastaroa ostegunetan egingo dute, 17:30etik 19:30era. Lehen saioa gaur da eta hurrengoak hilaren 12an, 19an eta 26an. Interesdunek Trintxerpeko Gizarte Ekintzako bulegoetan eska dezakete informazio gehiago. Telefonoz ere bada deitzea, 943 004 320 telefono zenbakira.