Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Aldundiak hasi du Jaitzubiko korapiloa askatu nahi duen obra

Hasi dira lurra mugitzen Bidasoko Ospitalera joateko bidegurutze inguruan. Laranja koloreko marrak margotu dituzte asfaltoan eta makinak sartu dira. Zalantzarik gabe, egunero eremu hori autoz, oinez, bizikletaz edo zaldiz zeharkatu behar dutenek eskertuko dute

admin
Bidasoa
2013/12/05
Biribilgunea Jaitzubian

Egun Jaitzubia inguruan sortzen diren arazoak gainditu nahi dituzte biribilgunearekin

Hasi dira lurra mugitzen Bidasoko Ospitalera joateko bidegurutze inguruan. Laranja koloreko marrak margotu dituzte asfaltoan eta makinak sartu dira. Kontuz gidatu behar da orain inguruan baina, zalantzarik gabe, egunero eremu hori autoz, oinez, bizikletaz edo zaldiz zeharkatu behar dutenek eskertuko dute zer edo zer egiten hastea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura departamentuak atzo eman zuen obren berri; egiten hasi direnak eta aurrerago egingo dituztenak azaldu zituzten. Une honetan GI-636 errepidetik —Hondarribiko irteera— ospitaleko bidegurutzerainoko zatian egingo dituzte lanak, baina datorren urtean Amuteko biribilgunea egin nahi du aldundiak. Aurreko agintaldian egungo egoera iraultzeko proiektua prestatu zuten, baina inbertsio handia eskatzen zuen, 43 milioi eurotik gora. Egungo foru gobernua ez dago horrelako inbertsio handiak egiteko prest eta, gainera, aurreko proiektuak babestutako natura-gune batean “ingurumen kalte nabarmenak eragiten zituen”, aldundiaren arabera. Horregatik beste aukera batzuk aztertu zituzten, “eta konponbide askoz ere merkeagoa lortu da, eta ingurumen kalte txikiarekin”. Soluzio berriekin, arazoari irtenbidea emango diotela uste dute aldundian, eta 25 milioi euro inguru aurreztuko dituzte. Hasi dituzten lanen aurrekontua 3 milioi eurokoa da, gutxi gorabehera, eta Amuteko biribilgunea egiteko beste 700.000 euro inbertituko dituzte. Aurrerago, AP-8 autobideko sarrera-irteera berria eta ingurabidea eraikiko dute, 15 milioiko kostuarekin. Lau besoko biribilgunea Hiru dira Jaitzubiako errepide zatian hasi dituzten lanak, biribilgunea, errepidearen bikoizketa eta pasabide bat. Biribilgunea lau besokoa izango da: ospitalera joateko bat, Hondarribia-Hendaiara beste bat, Jaitzubiara hirugarrena eta Donostiara azkena. Bigarren lana errepidearen bikoizketa izango da, GI-636 eta N-638 errepideen arteko loturatik biribilgune berrira. Orain, Hondarribitik ateratzen direnek eskuinetik datozenei pasatzen utzi behar diete, baina aldundiak abiatu duen obra eta gero hori ez da horrela izango, trafikoa bikoiztuko dutelako. Eta beste norabidean gauza berbera, biribilgunetik bi errail irtengo dira, eta Hendaiarantz joan behar dutenek eskuinekoa hartzeko aukera izango dute, eta Hondarribira doazenek ezkerrekoa. Horrez gain, GI-636 errepide gainean pasabidea egingo dute, oinezko zein bizikletentzat, errepidea zeharkatu gabe Jaitzubia auzoko alde batetik bestera joatea bermatuz. Egun pertsona askok egiten dute hori egunero, errepidea zeharkatu, eta ez pertsonak bakarrik, gertu dagoen hipika elkarteko zaldiak ere. Dagoeneko biribilgune eta errepidearen bikoizketa lanak hasiak dira, eta 8 hilabeteko epean amaituko dituzte. 2.033.800 euroko aurrekontua dute eta Zubieder eta Mariezcurrena enpresek sortutako BBEEa ari da obra egiten. Pasabidea, aldiz, esleipen prozesuan da. Lau hilabetetan egin daitekeela uste dute, eta aurrekontua 990.000 euroan zehaztu dute. Lau metro zabalerako pasabidea izango da, eta bi aldeetan arrapalak izango ditu. Pasabidera igotzeko eskailerak ere izango ditu azpiegiturak, eta etorkizuneko aldundiaren bidegorri sarearekin lotura izango du. Zarataren aurkako pantailak Ospitaleko biribilguneaz eta errepidea zeharkatzeko pasabideaz gain, trafikoari lotutako beste lan batzuk egingo ditu aldundiak Irunen eta Hondarribian, “ingurune horretako herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera”. Batetik, GI-636 errepideak Dunboa auzoan eragiten duen zarata baretzeko 213 eta 60 metro luzerako bi pantaila jartzen hasi dira, 3,5 metroko altuera hartuko dutenak. Murias ari da pantailak jartzen, 336.100 euroko kostuarekin. Eta 2014an Amuteko biribilgunea eraiki nahi dute. Aurreko legealdian 1,5 milioi euroko egitasmo bat aurkeztu zen, baina proiektua berraztertu eta 700.000 euroan egin daitekeela uste dute, “abantaila berberekin”. Aldundiaren bidegorri sarea bertatik pasatuko litzateke eta, hori horrela, bidegorria eraikiko lukete biribilgunearekin batera.
Apo lasterkaria babesteko neurriak hartuko dituzte Jaitzubian eta Zubietan

Apo lasterkaria babesteko neurriak hartuko dituzte Jaitzubian eta Zubietan

Apo lasterkariak izan dezakeen kaltea konpentsatzeko neurriak hartuko dituzte

Jaitzubian egin behar dituzten lanek ingurumenean eta, zehazki, apo lasterkariaren populazioarengan eragin dezaketela uste du Aranzadi zientzia elkarteak. Horrela, “apo lasterkariaren populazioan sor ditzakeen mehatxuak konpentsatzeko neurriak” hartu dituzte, eta zortzi zonalde aukeratu dituzte horretarako, hiru Jaitzubiako baratze eremuan, eta beste bost Zubietako lursailetan: “Kasu gehienetan sega belardiak dira, baina badira sastrakadi txiki, lugorri edota zuhaizti irekiko zelaiguneak ere. Eremu guztietan habitataren hobekuntza aurreikusten da, ugalketarako hezeguneen berreskurapena edota sorreraren bidez”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.