Muliateko etxebizitzen egitasmoa onartuko dute gaur
Ohiko Osoko Bilkura egingo dute gaur arratsaldean Hondarribiko udaletxean, 19:00etan. Puntu gutxiko bilkura izango da, baina garrantzitsua. Izan ere, lehen puntuan Muliate II babes ofizialeko etxebizitzen egitasmoaz eztabaidatuko dute. Okerrik ezean onartuko dute egitasmoa, baina aurkezteko beharko diren baldintzetan zalantza dago
Ohiko Osoko Bilkura egingo dute gaur arratsaldean Hondarribiko udaletxean, 19:00etan. Puntu gutxiko bilkura izango da, baina garrantzitsua. Izan ere, lehen puntuan Muliate II babes ofizialeko etxebizitzen egitasmoaz eztabaidatuko dute. Okerrik ezean onartuko dute egitasmoa, baina aurkezteko beharko diren baldintzetan zalantza dago; herrian zenbat urtez erroldatuta egon beharko den zehaztu behar dute alderdiek, eta horren inguruan bi proposamen baitaude.
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana ere onartuko dute, udalaren jardueraren hizkuntza irizpideak zehazten dituena. Gainontzekoan, Alkate Dekretuen berri emango dute eta galdera eta eskakizunen tartea irekiko dute.