Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Smart Land Bajo Bidasoa’

admin
Bidasoa
2013/12/03
Edo izan zitekeen Behe Bidasoa Lurralde Adimentsua; edo Territorio Inteligente Bajo Bidasoa; edota Smart Land Down Bidasoa. Baina ez, guri nahasketak gustatzen zaizkigu, Euskara baztertzen duten hizkuntz nahasketa cool-ak. Bere egunean Feria Internacional de la Costa Vasca erakustazokaren kasuan egin bezala. Non, Vasca v-rekin bada ere, FicoBako b horrek ukitu cool-a ematen zion (frantsesari keinu eginez —basque— eta era berean horrek kutsu baskoa emango balioke bezala). Edo Hondarribian Atunaren Eguna Bonito Eguna izenburupean antolatu nahi izan zutenean bezala, Bonito de Fuenterrabia-k merkatu proiekzio handiagoa omen zuelako Hondarribiko Atuna-k baino. Finean, euskararen erabilerak edota kutsu baskoak produktuaren edota proiektuaren balioa edota potentzialtasuna gutxituko balu bezala jardun ohi da gurean, eta horrexegatik, komunikazio marketin berarekin Hondarribiko eta Irungo alkateak Bartzelonara joan zitzaizkigun pasa den astean, teknologien munduko hainbat enpresekin batera, bi hirietan lantzen dabiltzan Smart Land Bajo Bidasoa proiektua Smart Cities Mundu Kongresuan aurkeztera. Proiektu honetan garatutako aplikazio teknologikoari esker, udal zerbitzu desberdinei buruzko datuak ikus eta azter daitezke denbora errealean (trafikoa, udaltzaingoa, gas hornidura, hondakin kudeaketa, argiteri publikoa, ureztatze sistema). Aplikazio teknologiko honi esker uneoroko datu erreal desberdinak mahai gainean jarri eta beharrezkoak diren erabakiak hartu ahal dira zerbitzu publiko hobeagoa eskainiz herritarrari. Ez dago dudarik tresna teknologiko garrantzitsua eta baliagarria dela Smart Land Bajo Bidasoa proiektuak garatutakoa. Aldiz, deigarri egin zait proiektu aitzindari hau martxan zegoenik ere ez jakiteak. Hau da, mundu mailako kongresu batean aurkeztu izanaren notizia izatea herrian martxan den proiektu aitzindariaren berri izateko modua nire kasuan. Eta horrek zer pentsa arazi dit administrazioa, herritarra eta Smart Cities edo Hiri Adimentsuen hirukoaren inguruan. Dudarik gabe teknologia berriek, teknika eta talentuak, herritarrei zuzendutako zerbitzu desberdinen kudeaketan funtsezko zeregina dute. Besteak beste, aurrezpen energetikoa eta iraunkortasuna ahalbidetzen dute eta horregatik, hauen erabilpen intentsiboa areagotzen joango da. Aldiz, informazio eta komunikazio teknologi berrien erabilera ez da nahikoa, besterik gabe, Hiri edo Lurralde Adimentsua izateko. Garapen ekonomiko iraunkorra eta jasangarria, baliabide naturalen kudeaketa arduratsua eta hausnartua, hiritarren denboraren erabilera egokia, gobernantza parte hartzailea eta informazio gardentasuna sustatu behar ditu ere. Gero eta konplexuagoak diren gizarte arazoei adimentsuki aurre egiteko herrigintza egiteko erak aldatu behar dira ezinbestean eta ordezkaritzako politikatik iritzi publikoaren politikarako urratsa eman beharra dago. Edozein gairen aurrean eta edozein mailatan herritarrek modu aktiboan parte hartu dezaten espazio iraunkorrak eraiki eta eskaini behar dira. Eta munduko mapan kokatu nahi badugu, lehiakor izan nahi badugu, balio erantsi bereizgarria eskaini beharra dago. Eta balio erantsi hori, kanpoan baino, lurralde honen izaeran eta berariazko balore eta nortasun espezifikoan bilatu beharko ditugu bereziki. Konplexurik gabe gurea dena erakutsiz, erabiliz eta eskainiz. Globalki pentsatuz, baina tokian jardunez. Gainontzean teknologikoki adimentsuak izan gaitezke, baina nor garen eta non gauden ez dugu jakingo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.