Oteizaren Irun berreskuratu dute
Ezmugak taldearen ekimenez, Jorge Oteiza artistak Irunen utzi zuen arrastoaren atzetik ibili ziren larunbatean hirian, Oteiza, mugaldeko animalia leloarekin. Lehenik Santiago zubian Oteizak egindako mugarriaren inguruan ekitaldia egin zuten, ondoren Nestor Basterretxearekin konpartitu zuen egoitzara joateko, eta bidea justizia jauregiaren atarian bukatu zuten, Arista vacia eskulturaren inguruan. Musikeneko musikari gazteek egunerako propio konposatutako piezak jo zituzten, eta ibilbidearen zati bakoitzean informazioa eta errezitaldiak eman zituzten.