Espainiako banderaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean
Zergatik inposatu nahi digute bandera española? izeneko hitzaldia antolatu du Azmarrin taldeak. Asteazken honetan, hilak 4, izango da hitzaldia eta Unai Apaolaza filosofoa izango da hizlaria. Horrez gain, herriko egoeraren zehaztasunak emango dituzte eta solasaldi irekia ere egongo da. Hitzaldia 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian.