Emarriko kideak Goizuetan, joan den larunbatean
Joan den larunbatean, Goizuetako Feriaren barruan, jende ugari bildu zen Nafarroako herriko plazan. Apustu bat zegoen jokoan, Emarriko emakumeen eta Goizuetako gizonen artekoa, jende proban. Bi plazengatik ez zuten garaipena lortu Emarriko neskek; hamabost minututan 39 plaza egin zituzten eta mutilek denbora berean 41 plaza.
Emarrikoek 550 kiloko harria eraman zuten eta Goizuetakoek 650ekoa. Giro polita sortu zen herritarren artean, animoak ez ziren falta izan behintzat. Herritarren artean ere apustuak egin zituzten.
Mirari Lizaso (Oiartzun), Iratxe Lopetegi (Lezo), Onintza Azpiroz (Oiartzun), Olatz Mitxelena (Astigarraga), Araitz Elgeta (Oiartzun), Eneritz Arbelaitz (Oiartzun), Karmele Irastorza (Oiartzun) eta Marina Del Rio (Lezo) atera ziren Emarriren izenean eta Eneritz Gartzia entrenatzaile lanetan aritu zen. Dena den, taldea osatzen duten beste hainbat kide ere badaude: Egoitz Iturbe (beste entrenatzailea), Garazi Kazabon (Oiartzun) eta Ane Oiartzun (Astigarraga).
Ikusi HITZAk joan den ostiralean egindako
erreportajea.