Pasai Antxon aste honetan egingo dituzte atez atekoa ezartzeari begira antolatutako prozesuaren bigarren errondako parte hartze saioak. Aurreko fasea informatiboa izan zen, eta orain, saio dinamikoak egingo dituzte. Udala beren planteamendu teknikoa plazaratu eta herritarrek planteamendu horren gainean egingo dute lan, lantaldeetan antolatuta. Guztira bost saio egingo dituzte datozen egunotan:
- Abenduak 4, asteazkena, euskaraz, 19:30ean, kultur etxean.
- Abenduak 5, osteguna, 11:30ean, erretiratuen egoitzan.
- Abenduak 9, gazteleraz, 19:30ean, kultur etxean.
- Abenduak 10. Merkatarientzako bi saio kultur etxean; 14:00etan eta 20:000etan.
Azkenik, hilaren 16an, batzar orokorra egingo dute, 19:30ean, kultur etxean.