Mikel Astarlozari aipamen berezia egin diote, kirol bideagatik eta horretan “euskara ezpainetan eramateagatik”
Atzo arratsea
IV. Oarsoarrak Saria
n banatu zuten Errenteria-Oreretan IV. Oarsoarrak Euskararen Saria. Xenpelar etxeko sari-emate ekitaldian, Oarsoaldeko udal guztietako ordezkariak, teknikariak, Oarsoaldeako Euskara Batzordeko kideak, nahiz lau herrietan euskararen normalizazioan lanean diharduten eragileen ordezkaritza zabala topatu zen. Izan ere, sariak euskara bera eta euskararen normalizazioaren aldeko lanari prestigioa eman nahi dio, lan garrantzitsu horri aitortza publikoa eginez, eta euskalgintzan dabiltzanei urtean behin topatu eta une goxo bat eskainiz. Oarsoarrak Saria Banaiz Bagara elkarteari eman zioten, eta aipamen berezia Mikel Astarloza txirrindulariak jaso zuen.
Banaiz Bagara elkartearen izenean, Petra Elserrek jaso zuen saria, iazko irabazleen eskutik. Banaiz Bagara elkartea 2009an hasi zen lanean Hernanin, beste herrialdeetatik datozenei euskara eta euskal kultura ezagutarazteko asmoarekin. Hala ere, elkarteak euskararen oinarrizko komunikaziorako gakoak irakasteko erabiltzen duen metodo berritzailea eta malgua, etorkinentzat ez ezik euskara ez dakiten guztientzat da erakargarria. Egun Gipuzkoako bederatzi herrietan ari da lanean elkartea.
Aipamen berezia Mikel Astarloza txirrindulariarentzat izan da aurten. Erretiratu berri, aipamen berezia egin nahi izan diote sariaren emaileek, bere kirol jarduerarengatik ez ezik, “ibilbide profesional guztian zehar euskara ezpainetan eramateagatik”. Astarlozak Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriaren eskutik jaso zuen saria.