Libre Eguna, mosaikoa
Giza katea behar zuena, mosaiko bilakatu dute. Euripean ari dira gaur egiten Libre Eguna Oreretan, Madrilen epaituak diren 74 euskal herritarrekin elkartasunean. Herriko plazan libre hitza margotu eta mosaiko eratu dute elkarretaratzera bildu diren lagunek, aterkien aterpean. Han Idoia Arbelaitz eta Landare elkartearen egoera salatu dute. “Gaurko ekimenean libre hitza osatu nahi izan dugu horko mosaikoan Idoia eta Landare elkartea libre nahi ditugulako, lanean jarrai dezaten; jende librea, herri libre batean, azken finean”. “Pertsona orok dituen eskubide zibil eta politikoen alde” bildu direla adierazi dute, “pertsona orok duen herri honen aldeko elkarlanean aritzeko eta biltzeko askatasunaren alde”.