Euskararen Egunaren harira ekimen asko antolatu dituzte Irungo eragile askok. Asteatean da eguna, baina asteburu honetan egingo dira ekimen gehienak. Honakoa da gaurko eta biharko EKTk, AEK-k, Betti Gottik, Antxeta Irratiak, Kemen Dantza Taldeak, Irungo Atsegiñak, Auntxa Trikitixa Eskolak, Txorimaloak-ek, Irunabarrek, IEA-AFIk, Lakaxita gaztetxeak, Musika Eskolako trikitixa taldeak, Irun Irutenek,
Luma aldizkariak, nahiz Migel, Sunbilla, Hazia, Mari eta Kabigorri tabernek antolatu dituzten ekimenak:
Gaur (larunbata 30)
- 08:30ean, mendi martxa erregulatua EKTtik irtenda.
- 10:00etan, gosaria EKTn
- 10:00etan, haurrentzako margoketa lehiaketa Atsegiñan.
- 11:00etan, AEKrobika San Juan plazan
- 12:30ena, triki poteoa EKTtik hasita.
- 14:30ean, herri kantu bazkaria EKTn.
- 22:00etan kontzertua San Juanen.
Bihar (igandea, 1)
- 08:30-10:00, argazki lehiaketa. Izen ematea EKTn. Informazio gehiago AFI/IAEren webgunean.
- 11:30ean, Kemen taldearen dantza saioa San Juanen.
- 13:00etan, Txorimaloak taldearen emanaldia San Juanen.
- 16:00etan, haur jolasak San Juanen.
- 17:30etik aurrera, San Juanen, trikitixa ikuskizuna Auntxaren eta musika eskolako taldeekin.