Euriak ere euskaraz bizi nahi du Irunen
Euskararen Egunaren harira antolatutako ekimenak egiten ari dira gaur Irunen. Euria goiz-goizetik agertu da, eta San Juan plazako AEKrobik ekimena bertan behera utzi behar izan dute, baina goizeko mendi martxan 30 bat lagun bildu dira, ondorengo triki poteoa jendetsua izan da, eta EKTko bazkarian bete-bete egin da elkartea (bertakoak dira irudiak). Arratsaldean, bihar eta datorren astean ere jarraituko dute Irungo hainbat eragilek antolatu dituzten ekimenak.