Pentsiodunek beste protesta bat egingo dute astelehenean
Borrokari eusten diote pentsiodunek, eta astelehenerako beste mobilizazio baterako deia egin dute. 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan. Eta helburua aurreko mobilizazioetako bera izango da: pentsioak defendatzea eta murrizketak salatzea.
Gogorarazi dutenez, Europak Espainia presionatzen jarraitzen du murrizketak aplikatzeko, baina Euskal Herriko alderdiei horiek ez aplikatzeko “konpromisoa” eskatu diete: “Herritarren gehiengoa kontra dago, eta politikariek nahi hori gauzatu behar dute”.
Geroz eta eragile gehiago dira mobilizazioekin bat egiten direnak. Zehazki, hauek egongo dira ordezkatuta asteleheneko elkarretaratzean, hori antolatu duen Duintasuna elkartearekin batera: Beraun, Kaputxinoak, Agustinak, Alaberga, Galtzaraborda, Pontika, Beti Bizkor eta Gabierrota erretiratuen elkarteak (Errenteria-Orereta), Aiton Borda (Lezo), Gazteizanak (Oiartzun), Zaharren Tokia (Pasai Antxo), Aitor Amonen Aterpea (Donibane), Zaharren Biltokia (San Pedro), Trintxerpeko erretiratuen elkartea, Kasino Zaharra (Hondarribia) eta Zelai Buru (Irun, Katea).