Osasun azterketak doan egingo ditu DYAk
Bihar Errenteria-Oreretan oinarrizko osasun azterketak egingo ditu DYAk hala nahi duten herritarrei. Horretarako postu bat jarriko dute Zumardian, 17:00etatik 19:00etara. Elkartetik jakinarazi dutenez, interesa duen orok postu horretatik pasatzeko aukera izango du, eta hainbat gauza neurtuko dizkiete: tentsio arteriala, pultsua, glukosa, odoleko oxigenoa, besteak beste. Horrez gain, osasun aholkularitza jasoko du eta informazio liburuxkak jasoko ditu.
Horren bidez, hipertentsio arteriala, diabetesa eta antzeko gaixotasunak garaiz detektatzea da helburua.
Hori dena DYAren 40. urteurrena dela eta egingo dute, eta azken asteetan doako ekintza, ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzen ari dira.