Oiartzungo Elikagaien Bankua
Negua “arinxeago” pasatzeko Elikagai Bankuek janaria bilduko dute gaur eta bihar saltokietan. Oiartzunen Gipuzkoako elikagai bankuetako bat dago, Lanbarren poligonoan. Bertan boluntario ugari daude egun hauetan lanean. Hala, gaur eta bihar Oiartzungo Alcampon eta Makron janaria emateko aukera egongo da, Gipuzkoan guztira 110.000 kilo janari bildu nahi dituzte.