Gaur hasiko dira Donibanen Euskararen Egunari lotutako ekimenak
Ane Arrutiren kontzertuak zabalduko du gaur, Donibanen, Prest! Euskara taldeak, Bixi-Bixi kultur elkarteak eta Itsas Mendik elkarlanean Euskararen Egunaren harira antolatutako egitaraua. 20:30ean hasiko da kontzertua, Itziar tabernan. Bihar, berriz, babarrun jatean bilduko dira euskaltzale sanjuandarrak, Itsas Mendin. Anartz Iturbek girotuko du bazkalostea, txisteak kontatzen. Euskararen Egunerako, asteartea, euskararen aldeko herri ekimena iragarri dute, 19:00etan, plazan, eta azkenik, abenduaren 12an, Imanol Minerren hitzaldia, Pornografia linguistikoa izenburupean.