Errenteria-Oreretako San Silbestrearen ibilbideak
San Silbestre Txikia, 1.000 metrokoa. Bertan benjaminek (2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak), alebinek (2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak) eta Haur Mailakoek (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoek) parte har dezakete. Ibilbidea: Nafarroa etorbidetik irten (Zumardiaren paretik), eta Donostiarako norabidean jarraitu Alfonso XI kalera arte. Han ezkerretara hartu Biteri kalera iritsi arte, eta bertatik Biteri Txikira arte jarraitu. Kale horretatik aurrera egin Kapitainenean eskuinera egiteko, eta udaletxera iristeko. Handik Erdiko kalea eta Santa Kalearen hasieran ezkerrera jo, Zumardiko helmugara iristeko.
San Silbestre nagusia, 7.000 metrokoa (zirkuitu bati bi bira). Honakoa da zirkuitua: Nafarroa etorbidetik irten (Zumardiaren paretik), eta Donostiarako norabidean jarraitu Alfonso XI kalera arte. Han ezkerretara hartu Biteri kalera iritsi arte, eta kale horretan Morrongilletara iristerakoan, kale hura hartu eta Koldo Mitxelena plazara iritsi. Plaza zeharkatu, eta Maria Lezo kalera irten. Topoko arkupeen azpitik pasatu ondoren, Madalena kaletik udaletxeraino joan. Handik Erdiko kalea, Santa Klara kalea, Matxaingo biribilgunea zeharkatuko dituzte korrikalariek, eta Fanderiako Dario Regollos kaleko espaloitik abiatu bidegorriarekin topo egin arte; han ezkerrera bira egin, eta bidegorritik Gabierrotako zubiraino joan, Gabierrotako pasealekua zeharkatu Matxaingo biribilguneraino, eta Nafarroa etorbidea hartu Zumardiraino.