Erakusketa batekin bukatuko ditu Pasaia Abesbatzak XX. urteurrenaren ospakizunak
Gaur zabalduko dute, Trintxerpeko Alkateordetzan, Pasaia Abesbatzaren bilakaeraren gaineko erakusketa, eta horrekin amaitutzat emango dituzte XX. urteurrenaren ospakizunak. 17:00etan zabalduko dute erakusketa, eta ordu horretan bertan bideo proiekzioa bat egingo dute, abesbatzaren inguruan, euskaraz. Proiekzio berbera 20:00etan errepikatuko dute. Gazteleraz ere emango dute bideoa, bi bider, 18:00etan eta 21:00etan. Bide emanaldien artean kontzertuak izango dira. 17:45ean Pasaia Txikik abestuko du eta 20:30ean Pasaia Abesbatzak.
Erakusketa asteburu osoan izango da zabalik. Bihar eta etzi 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.