Proisak itxita jarraitu beharko du
Gaur arratsaldean Proisaren gaineko batzarra dago deituta San Pedroko udal aretoan, 19:30ean. Udalak bertan azalduko du zein jarrera hartuko duten eraikinarekin. Amaia Agirregabiriak aurreratu duenez, eraikinak itxita jarraitu beharko du, txosten teknikoak argi utzi duelako eraikinaren egoera kaskarra dela eta ondorioz erabilera arriskutsua dela. Gauzak honela, parte-hartze prozesu bat egingo dute urtarrilean, San Pedroko eragile guztiekin, bertako behar sozio kulturalak aztertu eta behar horien araberako eraikina zein behar duen erabakitzeko. Udalak emaitza bere egin eta aipatu proiektua finantzatzeko konpromisoa hartuko duela aurreratu du Agirregabiriak. Horrez gain, etorkizuneko balizko kokapena gaur egun Proisak duena behar duela onartu du Udalak.