Elizalde Herri Eskolako irakasleen elkarretaratzea
Elizalde Herri Eskolako hainbat irakasle LOMCE legearen aurka elkarretaratu dira
LOMCEri ez. Guk gure eskola zioten pankartekin. Espainiako Kongresuak gaur onartuko du Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreforma PPren botoekin.
Urriaren 10ean onartu zuen lehen aldiz Espainiako Kongresuak Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, Senatuan onar zezaten. Han ere onartuta, gaur bozkatuko dute behin betiko kongresuan LOMCE legea onartzeko. PPren gehiengo absolutuari esker, lege egitasmoak ziurtatua du onarpena.