Hezkuntza eta gazte erakundeentzako bilera
Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Unai Unsuain Gazteriakoak deialdi bat egin dute hurrengo astelehenerako, abenduak 2, 18:30ean, Xenpelar Etxean.
Bilera hezkuntza edo gazteei zuzendutako ekintzak egiten dituzten pertsona edo erakundeei zabaldu diete bilerarako deialdia, 2014ko aurrekontuekin harremana duten hainbat gairen gainean hitz egiteko.