Herri mugimenduko hainbat eragiletako kideek parte hartuko dute hilaren 29an eta 30ean, eta abenduaren 1ean, Hondarribiko Foru Aldundiaren aterpetxean egingo diren
Mugimenduak elkarrizketan goiburuko topaketetan. Peruko
Jakintzen elkarrizketak eta mugimenduak izeneko esperientzia hartuko da oinarri, eta horretarako mugimendu horretako bi kide izango dira bertan. Topaketetan parte hartzea librea eta doanekoa da. Izen emateko epea zabalik dago.
Mugimenduak elkarrizketan ekimenak Euskal Herriko herri mugimenduko eragileak biltzea eta harremanetan jartzea du helburu. Gipuzkoako Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak sustatutako ekimena da, baina funtzionamendu autonomoa du. Izena eman nahi duenak
helbidean egin dezake.
Mugimenduak Elkarrizketan deituriko prozesua 2012an iritsi zen Gipuzkoara, Foru Aldundiko Partaidetza Zuzendaritzaren eskutik. 2013ko egindako topaketetan, herri mugimenduko 30 taldetako norbanakoek parte hartzeko parada izan zuten. Amaierako balorazioa oso positiboa izan zen, eta egitasmoa aurrera doa.