Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) 2013 denboraldian lortutako banderak bedeinkatuko dituzte larunbat goizean, hamahiru guztira. 12:10an abiatuko da Abiyuan fanfarrea arraun elkartetik eta atzetik arraunlariak, elkarteko zuzendaritzako kideak eta arrantzaleen kofradiako ordezkariak joango dira. Udaletxe parera iristerakoan, zinegotziak batuko zaizkie eta elkarrekin joango dira parrokira, 12:30eko meza entzuteko.
Ohi bezala, ama besoetakoa omenduko dute eta aurten Maite Orbañanos izango da amabitxi, Asier eta Gorka Puertas arraunlarien ama. Bera izendatuko dute 2013 denboraldian HAEk irabazitako banderen amabitxi.
Mezaren ondoren Kofradiara joango dira denak. Han utziko dituzte banderak, bertan gorde ditzaten. Ekitaldi irmoak amaituta, laguntasun bazkaria egingo dute Alameda jatetxean.
Arraun elkarteak 2013an lortutako banderak
- Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Haurren Maila.
- Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Kadeteen Maila.
- Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Gazteen Maila.
- Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Nagusien Maila.
- Orioko XIX. Jaitsiera.
- Trainerillen Aguiñako bandera.
- Errenteriako Hiria Bandera (ARC2).
- Pasaiako Kofradiaren XIX. Ikurriña (ARC2).
- Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera (ARC2)
- Erandioko XXVI. Bandera (ARC2)
- II Euskolabel Bandera (ACT).
- XXIII. Orioko Estropadak, Orioko Kanpina Bandera (ACT).
- Kontxako Bandera.