
Akordeoi laukotearen entsegua, Irunen
Ezmugak plataformak, Irungo Udalarekin elkarlanean, Oteiza, muga aldeko animalia ekimena antolatu du larunbaterako (hilak 30). Dantza eta musika garaikidearen bitartez artistak Irunen egin zuen bidearen gaineko bisita gidatua da, eta Oteizak Irunen dituen hiru obrak bisitatuko dituzte hala nahi dutenek. Musikeneko kideek jarriko dute musika, eta Ertza taldekoek dantza. 12:00etan abiatuko da bisita, Santiago zubitik.
Ordubeteko bisitaldia izango da, Santiago zubitik
Arista vacia izeneko eskulturara (justizia jauregiaren parean dago). Bidean ekimenerako propio konposatu dituzten musika piezak joko dituzte Musikeneko akordeoi laukote batek, metal bosteko batek eta saxofoien laukote batek. Musika Ertzako dantzariek lagunduko dute, Asier Zabaleta koreografoaren gidaritzapean.
Ezmugak-en gaineko informazio gehiago izateko 34 649 31 16 36 telefono zenbakira dei daiteke, edo
ezmugak[a bildua]gmail.com-era idatzi.