Hondarribiko Udalak Community manager ikastaroa antolatu du, herriko merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzu turistikoen alorrari begira. Abenduaren 11n hasiko da, eta hamar egunekoa izango da, 14:00etatik 16:00etara Hondarribiko KZ Gunean, Harresilanda kalean. Plazak mugatuak dira.
Hondarribian Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren esparruan dago kokatuta ikastaroa, eta helburu nagusia profesionalek proposatzen duten produktua saltzeko bide berriak ezagutzea eta salmenta tradizionalarekiko aldea ezagutzea da.
Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko bi bide daude: 943 63 30 76 telefono zenbakira deitu edo posta elktroniko bat
idatzi.