Gisa horretara gelditu zen autoa
Atzo arratsaldean Antxoko San Marko errepidean auto bat iraulita agertu zen. HITZA-k jakin duenez, gertakaria kale horren ondoan dagoen supermerkatu bateko kamioi batek eragin zuen, oraindik ezagunak ez diren arrazoiengatik autoa katigatu, hainbat metroz arrastaka eraman, eta irauli zuenean. Autoa aparkatuta zegoen eta barruan ez zegoen inor, hortaz ez zen ezbehar pertsonalik izan. Ikusmin handia sortu zuen inguru horretan zeuden herritarren artean gertakariak.