Aitonak hitzak, bilobak musika
Alfonso Sastre idazlearen hamabi poema musikatu ditu haren iloba Iñar Sastrek. Bien artean aukeratu dituzte, bilobak musikatu ditu, pianorako prestatu ditu eta grabazioa ere egin dute. Iñar Sastrek berak jotzen du pianoa eta aitona Alfonsok errezitatu ditu. Datozen egunotan kaleratuko dute diskoa. “Literatur etorria duten hamabi musika pieza dira, XIX. mendean sortutako izaera jenerotik gertu dauden piezak”, azaldu du musikariak. Konposatzerakoan mugarik jarri ez duela gaineratu du, “hain justu ere poema bakoitzak adierazi didana pianora eramaten saiatu naiz”.
Iñar Sastrek Musikenen burutu zituen musika ikasketak eta ikasketa horiek Parisen osatu ditu, konposizioa eta inprobisazioa landuz. Euskal musika tradizioanal ere askotan landu du eta hainbat sari jaso ditu horregatik. Euskal Telebistako hainbat telesailetan ere Sastreren musika erabili izan dute.
http://youtu.be/MeBwubL8YUQ