Abenduaren 10ean aurkeztuko dute Eguberri Umama, Basque Christmas Songs Gabon kantuen moldaketak jasotzen dituen diskoak. Juantxo Zeberiok egokitu ditu abestiak eta Hondarribian bizi den Migel Zeberiok parte hartu du diskoan. Izan ere, berak sortutako Sustraien Ahotsak abesbatzak jarri ditu ahotsak Eguberri Umama-n
Abenduaren 10ean aurkeztuko dute
Eguberri Umama, Basque Christmas Songs Gabon kantuen moldaketak jasotzen dituen diskoak. Juantxo Zeberiok egokitu ditu abestiak eta Hondarribian bizi den Migel Zeberiok parte hartu du diskoan. Izan ere, berak sortutako Sustraien Ahotsak abesbatzak jarri ditu ahotsak
Eguberri Umama-n eta abesbatzako zuzendari bezala ageri da proiektuan Zeberio. Bi Zeberioez gain, Hasier Oleaga, Mikel Andueza eta Gonzalo Tejada musikariek grabatu dute diskoa, baina beste hainbat kolaborazio izan dituzte.
Diskoa aurkeztu eta gero hainbat emanaldi eskainiko dituzte. Estreinaldia Tolosako Leidor Aretoan izango da, abenduaren 13an, eta dagoeneko
sarrerak salgai jarri dituzte. Eta bigarrena Hondarribian izango da, Itsas etxea Auditoriumean, abenduaren 15ean. Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dute hirugarren saioa, 2014ko urtarrilean.
Behean, diskoaren promoziorako grabatu duten bideoa azaltzen da.