Kote Camachok zuzendutako
Elkartea filmak irabazi du Ikuskak lehenbizikoz banatutako Mintzalagun, Euskarazko Film Labur Onenari Saria. Euskara bultzatu asmoz sortu du Trintxer Kultural Elkarteak aipatu saria eta horretarako Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin hitzarmena sinatu dute aurten. Hitzarmen hori tarteko, lehengo larunbatean eskualdeko euskaltegietako 184 ikasle bildu ziren Errenteriako Niessen aretoan, filmak ikustera. Horrez gain, filmik onena aukeratzeko bozketan ere parte hartu zuten euskaltegietako ikasleek, eta euskaltegietan ikusitako filmei buruzko solasaldiak egin dituzte.

Kote Camacho, Mintzalagun saria jasotzen, Ikuskako sari banaketan