
Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarra aske uzteko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak, hala baieztatu diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri haren senideek. Senide eta lagunak jada Teruelgo espetxera bidean daude. Datozen orduetan utziko dutela aske espero dute. 197/2006 doktrina zuen aplikatuta. Urkizurekin batera beste 15 preso aske uzteko eskatu du Fiskaltzak, horien artean Iñaki Orotegi, Iñaki Erro, Iñigo Akaiturri, Inma Pacho, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Santos Berganza, Kepa Solana, Jose Angel Biguri, Iñaki Fernandez de Larrinoa, Juan Ignacio Delgado, Jesus Mari Mendinueta Flores, Jabier Martinez. Bautista Barandalla eta Gonzalo Rodriguez daude horien artean. Andoni Muñoz de Vivar
Langraitz bideko presoa ere libre geratuko da.
Jon Ander Urkizu 1986an atxilotu zuten, eta 27 urte daramatza preso. Doktrina 2007an aplikatu zioten.