Isiltasunean entzun da oihua
Atzo iluntzean azaroaren 25eko aldarrikapenetan parte hartu zuten zenbait herritarrek Errenteria-Oreretako Zumardian. Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta elkarretaratzea egin zuten. Isiltasunean egin zituzten 30 minutuak, baina barruko oihua, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrakoa, ozen entzun zitekeen.
Herritar asko izan ziren oihu hori partekatu zutenak, tartean, kargu politikoak, Julen Mendoza eta Luisma Diez zinegotziak kasu.
Musika doinu leunekin, eta kandelen argi txikiarekin gogoan izan zituzten aurten Euskal Herrian hildako emakumeak; bost, hain zuzen: Montserrat Marigo, Gasteizko Maria Angeles, Amagoia Elezkano, Maureen Ada Otuya eta Jenny Sofia Revollo.
Era berean, mural bat ere marraztu zuten, sumin hori irudikatuz.