Elkartasun Gunea antolatu dute Trintxerpen
Elkartasun Gunea zabaldu dute Trintxerpen eta urtarrila bitartean izango da zabalik, Azokan. “Elkartasun tantak helaraztea”, horixe azokan atonduko dute gunearen helburua. Antolatzaileek azaldu dutenez, elkartasuna adierazi nahi duten guztiek bi bide izango dituzte: “zokoratuta dituzte arropak, jostailuak, liburuak eta beste azokara eramatea eta han uztea, edota bertan eskainiko diren produktuak merke-merke erostea”. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik Elkartasun Gunea.