Egaña eta Peñagarikano izango dira larunbatean Itsas Lurren
Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira Neguko Jardunaldien barruan Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako bertso afarian. Larunbatean izango da, hilaren 30ean, 21:30ean Itsas Lurren (Butroi pasealekua, 3). Honako tabernetan lor daitezke sarrerak: Etxeberria (Kale Nagusia), Txantxangorri (San Pedro kalea), Enbata (San Pedro kalea) eta Irungo Sunbillan (Ama Xantalen kalea). Sarreren prezioa 20 eurokoa da, afaria eta bertso saioa barne.