Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Usainak

admin
Bidasoa
2013/11/25
Haurra nintzenean aitak esaten zidan zentzumen batzuk besteak baino garatuago nituela. Ikusmena oso ona omen nuen, baita usaimena ere. Bistarena normala. Kozkorrik ikusten ez duen aitaren ondoan edonork dauka ikusmen ona. Usaimenarena arraroagoa iruditzen zitzaidan. Ez al nuen ba usaintzen mundu guztiak usaintzen zuen berdina? Nik usaintzen nuena normala zen eta zer usaintzen zuten ba besteek? Urteekin ikusmena kaskartzen joan da; astigmatismoa, hau da hau marka. Eta urteekin usaimenarena ulertzen hasi naiz. Usainak mapak dira. Usainen bidez gidatu gaitezke, orientatu. Duela aste batzuk Europako hiriburu batean izan nintzen. Esan behar dut usaimena ona daukadala, baina orientazioa oso txarra. Txarra naiz mapak irakurtzen eta oso ona iparra galtzen. Bidaia hartan ohartu nintzen usaimenak asko lagundu diezagukeela orientazio txarra dugunei. «Katedrala ibaiaren bukaeran dago, hiriko errepide nagusiaren kale paraleloan». Erraza oso. Auzo batetik abiatu eta autoek eta autobusek sortutako kea sudurzuloetan traba egiten hasi zitzaidanean jakin nuen errepide nagusira hurbiltzen ari nintzela. Zuzen-zuzen katedraleraino. «Hantxe dago denda famatua, kiroldegi bat pasata». Eta hantxe zegoen, bai, kiroldegiko igerilekuko kloro usainaren ondoan. Hiri handi hartako parke berdeak aurkitzea ere erraza zen oso. Metro dezente atzerako usaintzen zen moztu berria zen belarraren usaina. Ez GPS, ez via michelin eta ez mapa. Usaimen ona baduzu munduko edozein txokotan ibil zaitezke! Usainak ohiturak dira. Jende askok asteburuetan kolonia erabiltzen du. Beheko bizilagunek itsaskia jaten dute igandetan, eta oilaskoa larunbatetan. Alboko baserritarra plastikoa erretzen ari da. Nire koadrilakoa gurasoen etxetik joan da, eta arropak garbitzeko xaboia aldatu du. Goiko kalean sahararrak bizi dira. Ondoko portalekoa bueltatu da oporretatik; gauean marihuana usaina antzematen da berriz ere. Usainak bizipenak dira, esperientziak, oroitzapenak. Oraindik oroitzen dut haurtzaroko hamaiketako orduko esne epelaren usaina. Gogoan dut amonaren etxeko ganbarako kamamila usaina, eta Iturriozko beheko soroan jolasean hautsa arrotzen genuenean sortzen genuena. Gogoan ditut Veneziako kanalak, Saharako tea, Poloniako hezetasuna, Marrakecheko espezieak, Lituaniako kresala, Iratiko lokatza. Gustuko ditut herriko usainak, onak eta txarrak, denak. Usainak mapak dira, ohiturak, bizipenak eta esperientziak. Egin kasu usainei eta gorde bihotzean; usaindu, oroitu, sentitu eta gozatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.