Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Piztu dute Arditurriko txondorra

admin
Bidasoa
2013/11/25
Etxartek eta Billaluzek prestatu, piztu eta zainduko dute txondorra

Etxartek eta Billaluzek prestatu, piztu eta zainduko dute txondorra

Dozenaka lagun elkartu zen Arditurriko Parketxearen inguruan larunbatean, Joxe Manuel Etxartek eta Joxe Billaluzek prestatutako txondorra pizten ikusteko. Beraiek prestatu, beraiek piztu eta beraiek zainduko dute, abenduaren 14ra arte. Arratsaldeko seietan piztu zuten txondorra, baina aurretik giroa berotzen ibili ziren. 14:30etik tren berdea hartu zitekeen Olaetxetik eta askok baliatu zuten zerbitzu hori. Jolasak, bertsolariak, tobera joleak… hotza zen Arditurrin, baina giroa ondo epeldu zuten ordubetez, arratsaldeko ekitaldi nagusiaren aurretik. Zer jan eta zer edan ez zen faltatu, gaztaina erreak, sagardoa, eta abar. Hilaren 2an hasi ziren txondorra prestatzen. Garai bateko ikazkinen lana ezagutaraztea dute helburu eta asko zaindu dute txondorra bezala, egur pilaren inguruko eremua, hara joaten denak denbora atzera jauzi egin dezan. Eta ekitaldia bera ere asko zaindu zuten, eta gauaren iluntasunak lagundu zuen horretan. Txondorra piztu eta gero, Etxartek duela 64 urtek bere aitak sozioari egindako bertsoak abestu zituen, txondorraren gainean, ke artean. Txalo zaparradarekin bukatu zen ekitaldia baina kostata hasi ziren bertaratutakoak handik alde egiten. Gustura zeuden han, txondorra pizten laguntzeko prestatutako suaren ondoan. Bisita gidatuak eta erakusketa Larunbateko ekitaldia ikusi ez duenak, edo errepikatu nahi duenak, txondorraren ingurukoak bisita gidatuan ezagutzeko aukera izango du. Horrez gain, Arditurrin jarri duten argazki-erakusketa ikusi daiteke, iazko ekitaldian ateratako irudiekin prestatutakoa, baita 2012ko txondorrari buruzko bideoa ere. Asteartetik igandera izango dira bisitak, 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan arratsaldetan ere, 16:00etatik 18:00etara. Hori bai, aldez aurretik eman behar da izena, parketxean (943 49 50 69) edo Oiartzungo Turismo Bulegoan (943 49 45 21). Abenduaren 14an itzaliko dute txondorra eta Olentzeroren Laguntzaileek bilduko dute bertan egindako ikatza. Olentzeroren ongietorrirako herriko plazara igoko dute, abenduaren 24an.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.