
‘Matxismoak hiltzen gaitu’ lelopean erakutsitako mezuak
Antiju Morik Oiartzungo talde feministak hainbat mezu eta datu agerian utzi ditu Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren haritik. Doneztebe plazan zein Kontzejupean kezkagarriak diren albisteen berri ematen duten kartelak, hil dituzte emakumeen izenak… ikus daitezke.
Haurtzaro Ikastolako hainbat ikaslek ere bat egin dute gaurko egunarekin eta emakumearen ikurra adieraziz argazkia atera dute.

Haurtzaro Ikastolako ikasleak
Ilunabarrean, 19:30ean, elkarretaratzera deitu dute Doneztebe plazan.